XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. EUSKARA BATUAREN ALDE AL ZAUDE?
- bai
- ez
- beste erantzun bat.

MAILAKAKO INKESTA 1. Gau-eskolara euskara ikastera doan jendearen arrazoia: %75ek euskaldunak sentitzen direla diote eta euskara euskaldunen hizkuntza bezala hartzen dute.

Kopuru honetaz aparte bide euskaldun batean bizi den %25 bat dago euskara ikastea beharrezkoa iruditzen zaiona.

2. Giroari dagokionez ikusgarria eta komentagarria litzateke; euskal giroa denek arkitzen dute: %50ak eman du baiezkoa eta beste %50ak batzutan bakarrik.

Esan beharra dago hala ere, ezezkoa ez duela inork eman.

3. Euskal giro horren kokaketa lagunen artean esan dute gehiengoek aurkitzen dutela, hots, %60ak; %32ak etxean.

Bakar batzuk diote kalean, afari eta festa batzuetan besterik ez: %3a.

4. Euskararen mintzamena dela eta, gehienek baiezkoa eman dute; batzuk esan dutenez ez dute inoiz hitzegiten %14a.

Baiezkoetan batzutan diotenak %46 dira eta %19ak bai soil bat erantzun dute.

5. Non hitzegiten duten galderen erantzunak ere nahiko adierazgarriak litzaizkiguke.

Erdiak, hots, %50ek lagunekin hitzegiten dute eta %25ak etxean.

Gutxien hitzegiten den lekua kalea da: %10 bakarrik.

Gau-eskolan bakarrik egiten dutenak %14 dira.

Honek esan liezaguke, agian, euskararen eremuak zabaltzen ari direla.

6. Galdera hau aurrekoarekin nahiko loturik dago.

Gehiengoek lagunekin hitzegiten dute %42; baina kontradizio txiki bat ere azaltzen zaigu: (...).